Legazpiko ur-jokuak eta solariuma astelehen honetan irekiko dira

Legazpin udako denboraldia hasi da

Ekainaren 15ean Legazpin udako denboraldia hasiko da, San Ignaciorako ur-jokuak eta polideportiboko solariuma irekiko direlarik. Espazio hauek beroa jasateko eta udaz gozatzeko aukera emango dute.

Ur-jokuak bi gune ditu. Bata, eguzkitik babesturik txikienentzako gunea da, eta bestea, dibertigarria eta dinamikoa den gune nagusia. Gune honek hamalau ur-jok eta jolas elementu ditu, guztiak iturri itxurakoak. Espazio haurefugio klimatikotzat jotzen da, non ingurumen iraunkortasuna eta osasuna uztartzen diren.

Ur-jokuak egunero irekiko dira 10:00etatik 20:00etara, eta aurten aldamenean komun bat jarriko da, ordutegi berean. Udan, polideportiboko Bikuña igerilekuaren solariumak ere irekiko du ateak ekainaren 15ean, ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da. Bi espazio hauek ekainaren 15etik irailaren 15era izango dira erabilgarri.