Euskadi Lagunkoia Berriak Establezimendu Lagunkoien programa garatzeko prestakuntza-ibilbidea aurkeztu du Mundu Kongresuan

Euskadi Lagunkoia Berriak aurkeztutako prestakuntza-ibilbidea

Hiri eta Komunitate Lagunkoien III. Mundu Kongresuan, Euskadi Lagunkoia Berriak “Establezimenduetan lagunkoitasun-programa bat abian jartzeko ibilbidea, adinekoen parte-hartze aktibotik abiatuta” izeneko saioa aurkeztu du. Saioa Andrea Pozo k gidatu zuen, eta bertan Establezimendu Lagunkoien programa udalerrietan ezartzeko prestakuntza-ibilbidearen xehetasunak azaldu ziren.

Aurkezpenean adinekoek lagunkoitasuna sustatzeko prozesuetan duten garrantzia nabarmendu zen. Euskadi Lagunkoia Berriaren iritziz, komunitate lagunkoiak eraikitzeko, adinekoek diseinuan, garapenean eta ebaluazioan parte hartu behar dute, haien ezagutzak eta esperientziak kontuan hartuz.

Horretarako, talde eragileentzako online prestakuntza-programa bat garatu da, Establezimendu Lagunkoien programa ezartzeko ezagutzak, metodologia eta tresnak eskaintzen dituena, udalerri bakoitzaren ezaugarri eta beharretara egokituta. Horrela, parte-hartzaileek pausoak emanez aurkeztu ahal izango dute merkataritza eta zerbitzu sektorean inplikazioa sustatzeko moduak, ingurune irisgarriagoak eta inklusiboagoak lortzeko.

Saioa kongresuko parte-hartzeari eta enpleguari eskainitako saio paraleloen artean ospatu zen, esperientziak, ikerketa eta ikuspegiak trukatzeko gunean, nazioarteko adituekin, hala nola, Natalie Turnerekin, Erresuma Batuko Centre for Ageing Better erakundeko politiketarako zuzendariordearekin.

Horrelako prestakuntza-ibilbideek adinekoen ahalduntzea eta herritarren parte-hartzea indartzea du helburu, eta udalerriei laguntzen die lagunkoitasuna tokiko merkataritzan eta zerbitzuetan hedatzen, komunitate kohesionatuagoak sortuz, pertsona guztien beharrei erantzuteko gaitasun handiagoa emanez.