Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzea Estrasburgoko foroan
Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren bidez, Euskorporarekin batera parte hartu du Estrasburgon Microsoft enpresak antolatutako nazioarteko foro batean. Bertan, Europako erakundeetako ordezkariak, arduradun publikoak, unibertsitateak eta adimen artifizialeko adituak bildu dira, hizkuntza-aniztasunak ingurune digitalean dituen erronkak eta aukerak aztertzeko.
Euskal ordezkaritzako kideak Aitor Aldasoro, Hizkuntza Politikako sailburuordea, eta Sonia Rodríguez, Ikerketa Linguistikoaren eta Koordinazioaren zuzendaria, izan dira. Topaketak esperientziak partekatzeko eta hizkuntza-teknologien garapenari buruzko lankidetza-sareak indartzeko aukera eman du, hizkuntza guztiak adimen artifizialean presente egon daitezen.
Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzea Jauzia Gara estrategiaren baitan kokatzen da, non euskararen presentzia eta erabilera indartzea bilatzen den ingurune digital eta teknologikoetan. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak Microsoft enpresari euskara bere baliabideetan kontuan har dezala eskatu dio, euskaraz lan egin nahi duten euskal enpresentzat hizkuntza oztopo izan ez dadin.
