Ezagutarazten da dirulaguntzaren igoera
Zumarragako Udala joan den urtean 14 eta 30 urte bitarteko gazteei psikologoak eskaintzen duen laguntza eskuratzeko programa batean hasi zen. Azken balorazioaren ostean, laguntzaren zenbatekoa handitzea eta adin-tartea zabaldu egitea erabaki du udalak. Lehen, gazteek 20 euroko laguntza jasotzen zuten saio bakoitzeko (hilean gehienez lau saio), baina orain, 30 euro ordainduko zaizkie psikologoarekin duten saio bakoitzagatik.
Azken hilabeteetan 36 gaztek hartu dute parte programan, eta orain, 30 urte baino gutxiago duten guztiek eska dezakete laguntza hau.
