2026eko julioren 21a
  • Acceder
es Castellano eu Euskara
Urola Garaia Gaur
No Result
View All Result
  • Urola Garaia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo
Urola Garaia Gaur
  • Urola Garaia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo
No Result
View All Result
Urola Garaia Gaur
No Result
View All Result

Urretxuko eta Alemaniako gazteak, elkarrekin sormena lantzen

por Asier Zaldua
7 julio, 2026
in Actualidad, Urretxu

Wiesbaden hiritik etorri dira, Erasmus+ egitasmoaren eskutik

Urretxu Erasmus+ gazte elkartrukea egiten ari da Alemaniako Wiesbaden hiriarekin. Duela hilabete batzuk Urretxuko gazteak Alemaniara joan ziren eta astelehenean alemaniarrak Urretxura etorri ziren. Egonaldia uztailaren 13ra arte luzatuko da. Guztira, Urretxuko 13 nerabe eta 3 hezitzaile, eta Wiesbadeneko 11 partaide eta 3 hezitzaile ari dira parte hartzen egitasmoan.

Elkartruke hau apirilean hasi zen, Urretxuko gazteak Wiesbadenen izan zirenean. Orain, Wiesbadeneko taldearen txanda da. Egun hauetan herria, bertako kultura, hizkuntza, ohiturak eta herritarrak gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Astearte goizean, parte hartzaileei harrera instituzionala egin diete Urretxuko udaletxean. Bertan izan dira Jon Luqui alkatea eta Igor Zubillaga, Julen Azpeitia eta Rikardo Babarro zinegotziak. Alkateak Erasmus+ bezalako egitasmoek bidaiatzea baino gehiago eskaintzen dutela azpimarratu du. “Elkar ezagutzeko, beste errealitate batzuk ulertzeko, aurreiritziak hausteko eta adiskidetasun berriak eraikitzeko aukera dira”.

Aurtengo edizioan ere elkartrukearen ardatz nagusia sormena da. Urretxuko Udalak azpimarratu du sormena ez dela soilik artearekin lotutako kontzeptua. Horretaz gain, sormena galderak egiteko, irudikatzeko, besteek ikusten ez dutena ikusten saiatzeko eta ideietatik ekintzetara igarotzeko gaitasuna ere bada. Ildo horretan, egonaldiak elkarrekin sortzea izango du helburu.

Antolatzaileek zazpi eguneko egitarau zabala osatu dute. Egonaldian zehar, gazteek Urretxu eta inguruko herriak ezagutzeko aukera izango dute. Baita hainbat ikastaro, bisita eta jardueratan parte hartzekoa ere.

Gaur goizean, udaletxeko harreraren ondoren, herria ezagutzeko ginkana egin dute. Ondoren Pagoeta igerilekura joan dira. Arratsaldean, batukada ikastaroa egingo dute Pagoetan eta gauean Kidam magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute Labeaga aretoan.

Asteazken goizean zirku tailerra egingo dute Pagoetan. Arratsaldean, berriz, Lazkaoko Iztueta baserria bisitatuko dute. Ostegun goizean, berriz, Ezkioko Igartubeiti baserria eta interpretazio zentroa ezagutuko dituzte. Arratsaldean Debara joango dira. Bertako hondartzan surfean aritzeko aukera izango dute.

Ostiralean Donostiara joango dira. Bertan, Tabakalera bisitatuko dute eta bertako jardueretan parte hartuko dute. Ondoren, denbora librea izango dute hiria ezagutzeko. Larunbatean gastronomia lehiaketa egingo dute Gazte Bidean lokalean eta egunaren amaieran agur afaria eta festa izango dituzte.

Azken ekitaldiak igandean izango dira. Goizean Santa Barbarara joango dira eta bertako jarduerak egingo dituzte. Arratsaldean, berriz, igerilekuaz gozatuko dute. Egonaldia astelehenean amaituko da. Gosaldu ondoren, itzulerako autobusa hartuko dute.

Urretxuko Udalak eskerrak eman nahi dizkie elkartruke hau posible egin duten guztiei: antolatzaileei, hezitzaileei, boluntarioei eta proiektuan lanean aritu diren pertsona guztiei. Udalaren hitzetan, horrelako egitasmoek Europa “hurbilagoa eta biziagoa” bihurtzen dute eta gazteei beste herrialdeetako errealitateak ezagutzeko, harreman berriak sortzeko eta etorkizuneko loturak eraikitzeko aukera eskaintzen diete.

Asier Zaldua

Asier Zaldua

Next Post

El Departamento de Sostenibilidad ha inaugurado dos nuevos tramos de la conexión ciclista de Urola

Gomendatutako albisteak

El Gobierno Vasco fortalecerá la liquidez del sector agrícola con nuevos convenios

4 meses ago

El verano se asoma en Urola Alto: Sol, calor y un día perfecto para disfrutar al aire libre

2 meses ago

Albiste ezagunenak

  • De piedra

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • Una delegación del Departamento de los Pirineos Atlánticos ha visitado los centros de referencia MUBIL y Naturklima

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • La Diputación invertirá cuatro millones de euros en una solución especial para garantizar la estabilidad de la carretera de Aia

    0 shares
    Share 0 Tweet 0

Gaur

Gaur representa la fuerza del periodismo local, con el compromiso de contar de primera mano lo que ocurre en los pueblos y barrios de Euskadi y Navarra.

Categorías

  • Actualidad
  • Amorebieta-Etxano
  • Cultura
  • Deportes
  • Durango
  • Economía
  • ekologia
  • El Tiempo
  • Elantxobe
  • Ez aurkitua
  • Legazpi
  • Ocio
  • Plentzia
  • Política
  • Salud
  • San Sebastián
  • Sestao
  • Sucesos
  • Urretxu
  • Vigo
  • Villabona
  • Vitoria
  • Vitoria-Gasteiz
  • Zumarraga

Información Gaur

  • Aviso Legal

  • Política de Privacidad

  • Condiciones de Uso

  • Cookies

  • Publicidad
  • Contactar

© 2026 Gaur.

Welcome Back!

Login to your account below

Forgotten Password?

Retrieve your password

Please enter your username or email address to reset your password.

Acceder
No Result
View All Result
  • Urola Garaia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo

© 2026 Gaur.